2021. urteko Europar Asteko jardunaldia: Eraldaketa Digitala pertsonengan

Datorren urriaren 29an Q-epeak jardunaldi interesgarria antolatuko du Euskaliten 27. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen barruan:

EGUNA ETA ORDUA: Urriak 29, 9:30tatik 13:00tara

TOKIA: Euskaldun Berria Aretoa  LAKUA

IZENA EMAN EZAZU HEMEN

Jardunaldiaren helburu nagusia erakunde publiko eta pribatuetan gaitasun digitalen esperientziak aurkeztea izango da.

DIGCOMP Gaitasun Digitalen Europako Esparrutik abiatuta, EAEko IKANOS proiektuak aurkeztuko dira. IKANOS proiektua gaitasun digitalak ezagutarazteko ekimena da, kontuan har daitezen lortzeko eta haien aurrerapena eta egiaztapena gizarte osoari errazteko. Metodologia hori erabiliz, hobekuntza-prozesu bat marrazten da ibilbide-orri pertsonalizatu batekin, Europako Batzordearen DigComp kontzeptu-esparruan oinarrituta. Proiektua Eusko Jaurlaritzak sustatzen du (zehazki, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako Zuzendaritzak).

Ekitaldian aurkeztuko da, halaber, Euskadiko eraldaketa digitalaren estrategia, bere 3 dimentsioetan:

Egitaraua:

09:30h   Irekiera

10:00h

  • Euskadi 2025 Eraldaketa Digitalaren Estrategia: Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzaren Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria.
  • IKANOS proiektua: Ana Vitorica, IKANOS proiektuaren zuzendaria.

10:30ESPERIENTZIA PRAKTIKOEN MAHAIA:

  • Alcobendas-eko Udala
  • Lantegi Batuak
  • OSI Tolosaldea 
  • RPK kooperatiba

11:30h Galderak egiteko txanda

11:45h Zerbitzu-karten diplomak ematea.

12:00h Atsedena

12:15h Munduko Bankua (EdTech)

13:00h  Ekitaldiaren amaiera.

 

Ekitaldiaren aurkezlea Izaro Iraeta izango da.

IZEN EMATEA

 

 

 


2020 Europar Asteko jardunaldia: Distantzia birtualak komunikazioan duen eragina, eta nola kudeatu.

2020ko urriaren 30ean Q-epeak jardunaldi birtuala antolatu zuen Euskaliten 26. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen barruan. Bertan, Enrique Sacanell-en eskutik ezagutu ahal izan genituen distantzia birtualean eragina duten faktoreak eta hauek murrizteko estrategiak.

IKUSI JARDUNALDIKO BIDEOA

Jeitsi ezazu jardunaldiko dokumentazioa


2019 Europar Asteko jardunaldia: Erakundeak eraldatzea posible da

2019ko ekitaldian Q-epeak Euskaliten 25. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen barnean jardunaldi interesgarria antolatu zuen. EHUren Gipuzkoako Kanpusean egin genuen jardunaldia eta bertan Juan Ferrer (https://juanferrer.es/) hizlariaren hitzaldiarekin ikasteko aukera izan genuen. Gainera, euskal erakunde publiko batzuen kudeaketa-praktika onak ezagutu ahal izan genituen.

EJZxhbaXsAAWDya

EJaTEepWwAUxaGh


2018 Europar Asteko jardunaldia: Administrazioa Astinduz

Q-epeak jardunaldia antolatu du Kudeaketa Aurretatuaren Europar Astean. Administrazioa Astinduz lelopean, ondorengo gaiak jorratu genituen: perfil profesional berriak, ezagutzaren kudeaketa, errelebo generazionala eta hautaketarako metodo berriak.

Hemen ikus ditzakezu jardunaldiko aurkezpenak:


Europar Astea 2017: Zerbitzu Karten diplomen aurkezpen eta banaketaren bideoa:

Europar Astea 2017: Erakunde ezberdinetan kudeaketa aurreratuko ereduen ezarpen-esperientziak:

Europar Astea 2017: Carles Ramió-ren hitzaldia:

Europar Astea 2017: Itxiera - jardunaldiaren kontaketa marrazkien bitartez eta amaierako bozketa: