LAN TALDEAK

Duela urte batzutatik hona Q-epearen jarduera lantaldeen bitartez antolatu dugu; lantalde hauek kudeaketa aurreratuko arlo ezberdinetan era autonomoan lan egiten dute

Hauek dira gaur egun abian dauzkagun lantaldeak:

 

1)

Zerbitzuen karten lantaldea

Lantalde honek Qepearen Zerbitzu Karten ebaluaketa gurutzatuen sistema kudeatzea du helburu; sistema honen bitartez erakundeek elkarren artean ebaluatzen ditugu zerbitzuen kartak metodologia eta eredu baten arabera, eta baldintzak betetzen dituzten kartei Q-epearen Zerbitzuen Karten zigilua ematen diegu.

2)

Kudeaketa Aurreratuari buruzko Biltzarra antolaketako lantaldea

Lantalde honen ardura da Herri Administrazioetako Kudeaketa Aurreratuari buruzko Biltzarra antolatzea. Biltzar honen helburua herri administrazioen kudeaketan jardunbide hoberenak ezagutzea eta esperientziak partekatzea da.

3)

Elkarlanerako tresnen lantaldea

Elkarlanerako tresnen lantaldeak tresna berriak identifikatzen eta ezartzen lan egiten du, Q-epeako erakundeen artean interes handia duten alorretan elkarlaneko ikaskuntza sustatzeko helburuarekin.

4)

Irudia eta marka lantaldea

Lantalde honen helburua Q-epearen irudia eta marka indartzea da, sareak euskal sektore publikoko erakundeen hobekuntzan izan dezakeen eragina areagotzeko.

5)

Kudeaketa aurreratuko ereduen lantaldea

Lantalde honek kudeaketa aurreratuko eredu ezberdinak lantzen ditu, Q-epeako erakundeetan eredu hauek era eraginkor eta iraunkorrean ezarri ahal izateko ezagutza partekatuz eta elkarlana sortuz.

6)

Ikaskuntza partekatuaren lantaldea.

Lantalde honen helburua da Q-epea osatzen dugun erakundeen artean ikaskuntza partekatua bultzatzea, elkarren artean esperientziak trukatuz eta Q-epeaz kanpoko praktika onetatik ikasiz. Lantalde honek hainbat ekintza antolatzen ditu, besteak beste, Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astean urtero ekitaldia antolatzea.

7)

Q-epeako Zuzendaritza Batzordea

Q-epeako Zuzendaritza Batzordea lau erakundeetako ordezkariek osatzen dute, txandaka izendatzen direnak, eta idazkaritza teknikoarekin batera Q-epearen funtzionamendu egokia zaindu eta urteko ekintzen plangintza egiten du.