HERRI ADMINISTRAZIOETAN KUDEAKETA AURRERATUARI BURUZKO KONGRESUA

Q-epeak bi urtez behin antolatzen du Administrazio Publikoetako kudeaketa aurreratuari buruzko Kongresua. 2020ko edizioa 2021eko maiatzera arte atzeratzea erabaki dugu Koronavirus (COVID-19) kutsaketak ekiditeko Administrazio Publikoetan hartzen ari diren ez ohiko segurtasun neurriekin bat eginaz.

Biltzarra erreferentziazko topagunea da Administrazio Publikoaren kudeaketa aurreratuko joera berritzaileenak ezagutu eta horietan sakontzeko. Ponentzia eta hitzaldiak eskaintzen ditugu nazioartean entzute eta ospe handiko adituen eskutik, solasaldiak izaten ditugu eta tailer praktikoak ere antolatzen ditugu, eta horietan parte hartzaileek ziurtagirien bidez aitortuko zaizkien trebetasunak jorratu ahal izaten dituzte beren erakundeetan gero aplikatzeko.